Musikaz mozorrotuta esnatu da Legorreta
Eguerdia pasatxo mozorro desfilea egin dute Azentzio egunaren ondorenean. Aurtengo gaiari kasu eginez musikara lotu dira legorretarrak. Txakolin dastaketa eta paella txapelketa desfilearekin batera hasi dira eta, behin paellak aurkeztuta, 14:30ean herri bazkarian elkartu dira. Gauerako dantzaldia Egan Berria taldearen eskutik, eta ordu txikietan mozorro onenak sarituko dituzte.