Jakintzako taldea podiumaren gorenean
Gasteizko Abetxuko Kiroldegian jokatu zen joan zen larunbatean Euskadiko XXXIII. gimnasia erritmikoko eskolarteko txapelketa. Ordiziako Jakintza taldea izan zen garaile alebin mailan. Hain justu ere, 11, 300 puntu lortu zituzten Jakintzako taldeko neskek; 9,300 Donostiako San Ignacio taldekoek; eta 9,000, Leioako Itsaslurrekoek.
Aurtengoarekin bigarrenez lortu dute jarraian Jakintzakoek EAEko txapelketa irabaztea; denboraldi honetan, gainera, Gipuzkoako Txapelketa ere irabazi dute.
Claudia Nsie Garcia, Irati Xiaoyan Agirre, Leire Nazabal, Timeea Andreea Cenatas eta Leire Etxarri dira taldeko kideak.