
Legazpiko Elkartasun Saskia kanpainaren logoa aurkeztu dute. Andoni Velasco gazte legazpiarrak, logo lehiaketaren irabazleak, logoa janari-denda bateko kartelean eta Garaguneko boluntarioen bularrean jarri du.
Premia larria duten herriko familientzako elikagaiak biltzeko kanpainak martxan dirau. Legazpiko lau janari-denda handienetan jasotzen dituzte janariak: Kale Nagusiko Eroskin, BMn, Todo-Todon eta Hegialdeko Eroskin.
Elikagaiak, hilero, 38 familiari banatzen zaizkie batazbeste. Interesa duten familiek, Gizarte Zerbitzuetan aurkeztu behar dituzte eskaerak. Urteko lehen bost hilabeteetan 1.300 litro esne, 600 litro olio, 700 litro lekale, 400 kilo arroz, 350 kilo pasta, 130 kilo azukre, 200 kilo barazki kontserba eta 164 kilo arrain kontserba banatu dituzte.