Esnaola azkartasuneko Gipuzkoako txapeldun da
Igor Esnaola segalariak Gipuzkoako Azkartasuneko Txapelketa irabazi du. Zizurkilen (Gipuzkoa) jokatu zen lehiaketa, herenegun, hamabi segalariren artean. Ehun metro koadroko saila 2:19 minutuan ebaki zuen, eta hiru onenen arteko finalera igaro zen. Bigarren saila 2:27an berdindu zuen gero, guztira 4:46 minutuko denbora osatuz. Txapeldunorde Mikel Garaialde izan da (5:39), eta hirugarren Juan Joxe Lizaso (5:44).