Festetan izan diren gertakariak salatzeko agerraldia egingo dute Seguran
Segurako Udalak gaur arratsaldeko 20:00etarako agerraldia deitu du, festak hasi zirenetik izan diren zenbait gertakari salatzeko, eta era horretako festei erabateko gaitzespena adierazteko.
Udaletik jakinarazi dutenez, ekintza kezkagarri ugari izan da ostiraletik gaurdaino. Ostiralean, mozorro gauean, herriko bizilagunekiko eta udal ordezkariekiko errespetu falta adierazi zuten herritar batzuek. Gau hartan bertan, Zerkaldeko zuhaitzak hautsi zituzten.
Larunbatean, goizeko 3:30ean, apaiz-etxeko lehioak hautsi zituzten harrika. Gainera, Txoznetatik ordenagailua lapurtu zuten.
Bart gauen eta gaur goizen ere gertakariak izan dira. Gauean, puskatutako likore botilak jaurti dituzte igerilekura, eta gaur goizen, berriz, udal langilea garbiketan ari zela, belaunean tirokatu dute, ustez, karabina batekin.
Ekintza hauen aurrean Udalak nahitaezkotzat jotzen du herriak erantzutea, eta herritarrei gaur arratsaldean plazan egingo den agerraldian parte hartzeko deia egiten die.