Kirol Astea egingo dute Idiazabalen bihartik igandera
Bihar hasi eta igandera arte, Idazabalen Kirol Astea ospatuko dute. Bihar futbol eskolaren aurkezpena eta etzi Axari Trailen aurkezpena egingo dituzte, eta ostegunean Olasagasti, Goenatxo eta Kuzta (Xabier Aranburu) eta Haitow (Aitor Urteaga) kirolariekin soalasldia egingo dituzte.
Larunbata izango da kirolaren egun handia, goizean goizetik kirol ezberdinak eginez: umeentzako kirol ekintzatk, txirrindulari lasterketa eta Albitsuko krono-igoera, frontenis txapelketa… eta Andoni Berasategi bolari idiazabaldarrari omenaldia ere egingo diote iluntzean. Bertso afaria egingo dute gero Iker Zubeldiarekin eta ulio Sotorekin, eta eguna amaitzeko, gaztetxean kontzertuak egongo dira.
Azken egunea, igandean, haurrentzako jolasak egongo dira Arizkorreta zelaian.