Errugbi elkartearen garagardo azoka egingo da asteburu honetan Ordizian
Ate joka da dagoeneko Ordizia Rugby Elkarteak antolatutako Garagardo Azoka, aurten hamabosgarrenez.Garagardo zuria, horia, gorria, beltza, iluna zein alkoholik gabea, guztira 30 garagardo dastatu ahal izango dira bertan.
Jan-edanaz gozatzeko aukeraz gain, klubari bultzada ekonomikoa emateko hitzordu garrantzitsua izango da. Ostegunean hasi eta igandera bitarte irekiko dute, 18:00etatik 00:00etara. Igandean, iaz bezala, eguerdiz ere irekiko dute.
Merkatuan dauden kalitatezko produktuez osatutako menua eskainiko dute. Salneurria, gainera, 25 euroan mantenduko dute aurten ere. Bi saltxitxa, ukondo bat, bi garagardo, bi postre eta bi kafe barne. Garagardo pitxar bakoitzak, bestalde 4 euro balioko du.
Berrikuntza gisa, Beti Alai pilotalekuaren ondoko zuhaiztian gune berezi bat prestatuko dute. Bertan, lagunartean eta giro lasaiean dastatu ahal izango dira garagardoak; lau guztira.
Tokata Eguna
Ohiturari jarraituz, tokata txapelketa antolatu dute aurten ere garagardo azokarekin batera. Aurtengoan, ordea, Tokana Eguna izango da eta goizean goizetik emango diote hasiera lehiaketari. Errugbi Tokata Txapelketa Herrikoia deitu dutena, goizeko 10:30ean hasiko da Altamiran.