San Joan auzora iristeko lanean
Urte berezia da aurtengoa Goierriko Hitza egunkariarentzat. 10 urte igaro dira eskualdeko euskarazko egunkari bakarra sortu zenetik, eta urteurrena ahalik eta goierritar guztiekin ospatzeko asmoa du egunkari hau egiten duen lan taldeak. Horretarako baina, ahalik eta goierritar gehienengana iritsi behar dugu. Helburu hori buruan, Ordiziako San Joan auzoan harpidetza kanpaina ari da egiten Goierriko Hedabideak.
Gaur egun auzo horretan ezinezkoa da Goierriko Hitza egunkaria eta GoiBerri aldizkaria etxean jasotzea, eta egoera hori aldatu ahal izateko kanpaina da azken bi aste hauetan egiten ari garena. Aurreko astean eta aste honetan, doan jasoko dituzue bi produktuak etxeko buzoian, eskualdeko euskarazko egunkaria eta aldizkaria ezagutu ditzazuen.
Egunkariarekin batera esku-orri bat ere banatu dizuegu, gure kanpainarekin bat egiteko informazioa zuzenean izan dezazuen. Esku-orri horretan azaltzen den moduan, kanpainarekin bat egiteko nahikoa da WhatsApp, Telegran edo SMS mezu bat 647 31 97 45 telefono zenbakira bidaltzea. Mezua bidaltzen duzuen guztiok Goierriko Hitzaren 10.urteurreneko poltsa jasoko duzue opari, eta Lekeitioko (Bizkaia) Metrokua nekazal etxean egonaldi bateko zozketan parte hartuko duzue, zuzenean.
San Joan auzoan bizi zareten eta mezua bidaltzen duzuen guztiekin gu geu jarriko gara harremanetan kanpainari buruzko xehetasun gehiago emateko.
Kanpaina berezia
Gurekin bat egin eta aurrerantzean etxean Goierriko Hitza eta GoiBerri jaso nahi duzuenok gure harpidetza kanpainarekin bat egingo duzue, eta hori eskertzeko, aurreko bi opariez gain sagardo kaxa bat ere jasoko duzue opari.
Urte amaiera arteko harpidetza kuota honakoa litzateke: Goierriko Hitza 37 euroan jasoko duzue, GoiBerri aldizkaria 20 euroan eta biak 45 euroan. Banaketa egin ahal izateko 25 harpide lortu behar ditugu.
Nola egin harpidetza
- WhatsApp/SMS. Bidali mezua 647 31 97 45 zenbakira. Poltsa bat jasoko duzu opari eta egonaldi baterako zozketan sartuko zara. Ondoren gu jarriko gara zuekin harremanetan.
- Sagardoa opari. Harpidetza egiten duzuenok sagardo kaxa bat ere jasoko duzue opari.
- Informazioa. Kanpainari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 943 16 00 56 telefonora edo bidali mezu bat gh@hitza.info helbidera.