7 panpina Abortuaren Legearen kontra
Urretxuko eta Zumarragako Ernaiko kideek 7 panpina banatu dituzte bi herrietako udaletxeetan eta elizetan. Ekintza bihar Espainiako legebiltzarrean onartuko duten abortuaren legearen kontra egin dute. «Abortuaren kontrako legearen ondorio larriak
The post 7 panpina Abortuaren Legearen kontra appeared first on Otamotz.
Urretxuko eta Zumarragako Ernaiko kideek 7 panpina banatu dituzte bi herrietako udaletxeetan eta elizetan. Ekintza bihar Espainiako legebiltzarrean onartuko duten abortuaren legearen kontra egin dute. «Abortuaren kontrako legearen ondorio larriak salatu nahi ditugu eta bertan behera uzteko eskatu», esan dute Ernaiko kideek.
Botere erlijiosoek eta politikoek emakumeen ugaltze ahalmena bereganatu nahi dutela adierazi dute, «orain, kapitalismoaren biziraupena kolokan dagoen honetan». Feudalismo garaira atzera egin eta Ernaikoek azaldu dutenez, «nekazari zapalduak ugaritzeko eta industrializazioan fabrika-langile esplotatu gehiagoren beharrean ere, garaian garaiko botereek jaiotza eta heriotza tasak kontrolatzeko halako neurriak hartu izan dituzte».
Bizitzea merezi duen bizitza baten aldeko hautua egina dute, «pertsona askeok onartzeko aukera izango dugun eta prekarietatearen menpe egongo ez garen bizitza baten aldekoa». Panpinen ekintzarekin abortu libre eta doakoaren ezinbestekotasuna aldarrikatu nahi izan dute eta bide horretan borrokan jarraituko dutela adierazi nahi dute.
The post 7 panpina Abortuaren Legearen kontra appeared first on Otamotz.