http://youtu.be/w5mtTb67Mlk Hogeita lau ordu baino gutxiago falta dira dagoeneko Ehunmiliak ultratrail proba hasteko, eta korrikalariak hasi dira jada dortsalak jaso eta materiala prestatzen. Horretarako puntua jarri dute Beasainen, Gernika pasealekuko frontoian. Mikel Valdibielso antolakuntza taldeko kideak azaldu duenez, aurreko urteetan aurrean ibili diren izen garrantzitsu guztiak irteeran izango dira bihar, eta "lasterketa azkarra" espero duela dio. Eguraldi iragarpenek giro nahasia izango dela diote, eta batez ere, larunbat goizalderako espero dute okerrena.
Urretxuko eta Zumarragako Ernaiko kideek 7 panpina banatu dituzte bi herrietako udaletxeetan eta elizetan. Ekintza bihar Espainiako legebiltzarrean onartuko duten abortuaren legearen kontra egin dute. «Abortuaren kontrako legearen ondorio larriak
The post 7 panpina Abortuaren Legearen kontra appeared first on Otamotz.
Euskadi Lagunkoia programaren barruan lanean ari da Zumarragako Udala herriko azpiegiturak eta ingurunea adinekoei egokitu bidean. Lanketa horren harira udalerri lagunkoi izendatu berri dute Zumarraga. Goierrin Ordiziak eta Idiazabalek ere jaso dute izendapena. Sustraietatik proiektuaren aurkezpenean, Donostian, banatu zituen izendapenak Iñigo Urkullu lehendakariak. Proiektu honen harira, adinekoen eta minusbaliotasunak dituztenen parte hartzea bermatu nahi dute gizartean, eta inguruneak egokitu ala gizarte inguruak nola inguru fisikoak.
Mentxu Arjonillak biodantza tailerra egingo du igande honetan Urretxuko Durga Ma yoga eskolan (Ipeñarrieta 12, behea). Saioa 10:00etatik 13:00etara egingo dute. Parte hartu nahi dutenek, 30 euro ordaindu behar dute.
The post Igandean biodantza tailerra egingo dute appeared first on Otamotz.
http://youtu.be/Y_l_NtZiPsg Euskal Jaietako egitarauaren baitan, irailaren 5ean kontzertua eskainiko du Ordizian Benito Lertxundi abeslariak. Majori kiroldegian izango da, 21:00etan hasita. Kontzerturako sarrerak salgai daude dagoeneko Ordiziako Pottoka, Kiko Enea eta Olano tabernetan, eta Majori kiroldegian. Aurrez erosiz gero, 20 euro balio du sarrerak, eta egunean bertan, 22 euro. Datozen egunetan Goierriko herri gehiagotan izango da sarrerak aurrez erosteko aukera.
San Kristobal Zumarragako baserri auzoetako bat da; jatorriz Aranburu baserri multzoa. Bertan dago San Kristobaleko baseliza, Antioko ermitaren ahizpa txikia izan daitekeena; txikia da neurrian, baina ez edertasunean. Auzoak bere jaia ospatuko du igandean. Auzotarrek aspaldiko ohiturari eutsiko diote eta baserrietan familia osoak elkartuko dira; baserririk ez duten auzoko seme-alabek elkarteetan izango dute hitzordua. Festaren muina eta tradizioa auzotarrak elkartzea da.