Argiterian aldaketak egiten ari dira Seguran
Segurako Udalak Eve eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, herriko argiztapen sisteman zenbait aldaketa egingo ditu. Aldaketa hauen helburu nagusia «argiztapen gastuak jaistea» dela azaldu Eluska Gerriko Segurako alkateak “zehazki %40” jaitsi nahi dituzte egungo argiztapenak eragindako gastuak.
Xede hori lortzeko, kontsuko baxuko argiztapenaren aldeko apustua egin du Segurako Udalak. Kalitate hobeko bonbilak jartzen ari dira herrian, argi gehiago eta hobea izan dezaten. Halaber, bonbila berri hauek potentzia erregulatzeko aukera emango dute, eta horrek gastua murrizten lagunduko du.
Egiten ari diren aldaketen halburu bakarra, ordea, ez da argiteria gastuak gutxitzea; horrez gain, herrian dauden zenbait gabezia konpondu nahi dituzte. Esaterako Gerrikok herriko “gune ilunak” aipatu ditu, alkaren adierazi duenez “segurako hainbat gune ilun identifikatu” dituzte, eta horietan argiztapena hobetzeko lanak egiten ari dira.
Bestalde, Segurako beste zenbait tokitan, berriz, kontrakoa ere sumatu dute; “asko konturatu ez arren, argi gehiegi” dagoela zenbait lekutan esan du Gerrikok, eta, beraz, gune horietan argiteria gutxituko dutela azaldu du.
Azkenik, itxura kontuak ere aintzat hartuta, farol berdinak jarriko dituzte herrian zehar.