Benito Lertxundik kontzertua eskainiko du Ordizian irailaren 5ean
http://youtu.be/Y_l_NtZiPsg Euskal Jaietako egitarauaren baitan, irailaren 5ean kontzertua eskainiko du Ordizian Benito Lertxundi abeslariak. Majori kiroldegian izango da, 21:00etan hasita. Kontzerturako sarrerak salgai daude dagoeneko Ordiziako Pottoka, Kiko Enea eta Olano tabernetan, eta Majori kiroldegian. Aurrez erosiz gero, 20 euro balio du sarrerak, eta egunean bertan, 22 euro. Datozen egunetan Goierriko herri gehiagotan izango da sarrerak aurrez erosteko aukera.