Gizon bat atxilotu du Ertzaintzak maiatzean Ordizian izandako lapurreta batean parte hartu zuelakoan
37 urteko gizonezko bat atxilotu zuen asteartean Ertzaintzak, maiatzaren erdialdean Ordizian gertatu zen lapurreta baten egilea delakoan. Emakume bat etxe sarreran erasotu eta eskuak eta hankak lotu zizkioten, bitartean etxetik baliozko gauzak lapurtu zizkioten.
Maiatzaren 19an izan zen gertakaria, Ordiziako etxebizitza batean. Gizon batek eraso egin zuen, aurpegia estalita zeramala eta laban batekin mehatxu eginez. Gisa horretan derrigortu zuen etxe barrura sartzera. Behin lapurreta eginda ihes egin zuen gizonak eta laguntza eskatu zuen emakumeak.
Ertzaintzak hainbat ikerketen ondoren, lapurretarekin zerikusia duelakoan atxilotu du gizona. Atxiloketako unean, gainera, emakumeari lapurtutako mobila zeraman. Lapurreta honetan parte hartzeagatik 53 urteko beste gizon bat atxilotu zuen maiatzaren 29an; dagoeneko espetxeratua dago Martutenen.