Haur sahararrei ongietorri egin diete Beasainen
Saada Sahara elkartearen bidez bost haur etorri dira kanpamenduetatik, uda Goierri behean igarotzera, eta ongietorria egin diete, gaur, Beasaingo udaletxean. Aurrez, ipuin kontaketa izan dute udaletxeko arkupeetan, heriko haurrekin batera.
Beasaina aurten ume bakarra etorri da, eta udalak haur horren bidaiarako eta mantenurako diru laguntza eman du, eta Saada Sahara elkarteari ere eman dio laguntza. Udaleko ordezkariez gain, Irrien Lagunen Klubeko Ane Pirata eta Gurutze Gorriko kideak ere izan dira haurrei eta euren harrera familiei ongietorria ematen.
Ane Piratak haur hauen esperientziak bildu ditu bideoz, gero euren klubeko webgunean eta bizipoza.org orrialdeetan igo, eta egoera hauek gizarteratzeko. Gurutze Gorrikoek motxila bana eman diete haurrei, eskolako materialez beteta.