Konponketak egingo dituzte kultur etxean
Gaurtik aurrera igeltserotza eta margotze lanak egingo dituzte Legazpiko kultur etxean. Herritarrei ahalik eta eragozpen gutxien sortzen saiatuko dira, baina zenbait gune itxi egin beharko dituzte. Lanak hilaren 15ean bukatuko dituzte. Bestalde, Legazpiko Udalak hilabete honetan kultur etxeko zerbitzu guztiak goizez bakarrik daudela zabalik gogoratu du.