Txosna jartzeko eskaria egin daiteke udaletxean
Legazpiko Udalak Agorreko Santikutzetan txosna jartzeko eskaera aurkezteko epea zabaldu du. Txosnak hartuko dituen karpa udalak jarriko du, eliza atzeko gunean, parkearen ondoan. Txosnak irailaren 12tik eta 14ra egongo dira zabalik. Irekiera ordutegiari dagokionez, 12:00etatik 05:00etara irekiko dira. Oinarriak legazpiko-udala.info web orrian lor daitezke.