Abiatu dira Goierriko Bi Handiak probako korrikalariak
http://youtu.be/-w2q1JxYIqo
Ehunmiliak probako parte hartzeaileak mendian gora eta behera dabiltzala, 23:00ak puntuan irten dira Beasaingo Loinazko San Martin plazatik Goierriko Bi Handiak probako korrikalariak. Gainontzeko urteetan bezala, giro bikaina sortu da irteeran eta inguruetan, eta txalo, oihu eta kameren flas artean egin dituzte lehen metroak parte hartzaileek.

Eguraldi hotza iragarri dute antolatzaileek, batez ere garaiera altuenetan (Aralarren eta Aizkorrin batik bat), eta arropa egokia janzteko eskatu die irteeran Mikel Valdivielso lasterketa zuzendariak bi probetako korrikalariei, bai arratsaldean Ehunmiliakekoei eta baita gauean Goierriko Bi Handietako parte hatzaileei ere.
Bestalde, antolakuntzatik jakinarazi dutenez, EHMko parte hartzaileek duten GPS sistema hainbat arazo ari da ematen, eta korrikalarien jarraipena zuzeneko denboren bidez egiteko eskatu dute. Datozen orduetan arazoak konpontzea espero dute. Bien bitartean, hau da Ehunmiliak probako korrikalarien lehen sailkapena proba hasi eta sei ordura:
GIZONAK …………………………………………….MADARIXA: AZPEITIA:
Elena Calvillo ………………………. 4:12:55 ………………….. 6:12:51
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.