http://youtu.be/igeub7B6zcY 23 ordu, 28 minutu eta 36 segundoko denborarekin, Ehunmiliaken V. edizioko garaile da Javi Dominguez gasteiztarra. Helmugara Palestinako banderarekin sartu da, eta helmugara irtisi denean atzera aldapan behera joan da, animatzera etorri zaizkion lagun eta familiartekoei kasu egitera. Dominguezek Ehunmiliak lasterketa irabazten duen bigarren aldia da aurtengoa. Lehena 2011 urtean irabazi zuen. Lehen aldi harren "oso ezberdina" izan da oraingoa berarentzat, "hura espero gabeakoa" zelako.
http://youtu.be/-w2q1JxYIqo Ehunmiliak probako parte hartzeaileak mendian gora eta behera dabiltzala, 23:00ak puntuan irten dira Beasaingo Loinazko San Martin plazatik Goierriko Bi Handiak probako korrikalariak. Gainontzeko urteetan bezala, giro bikaina sortu da irteeran eta inguruetan, eta txalo, oihu eta kameren flas artean egin dituzte lehen metroak parte hartzaileek.
http://youtu.be/jOwlX-TMZO4 Pedro Etxeberria zumaiarrak irabazi du aurtengo Goierriko 2 Handiak mendi lasterketa, 10:41:29eko denbora eginda. Hiru minutuko aldearekin iritsi da bigarrena, Iokin Garai oñatiarra. Gizonezkoen podiuma Nuno Mendez da Silva portugaldarrak osatu du. Hiru korrikalariek, proba "oso gogorra" izan dela azaldu dute, batez ere gaueko euriagatik eta Lizarrustitik Etxegaratera bidean izan duten behelaino itxiagatik; "hankak ere juxtu-juxtu ikusten nituen" azaldu du Etxeberriak.