Etxegaratera iristen ari diren lasterkariek hotza, haizea eta euria gogoratzen dituzte
Gau “luzea” izan da askoren esanetan Ehunmiliak eta Goierriko 2 Handietan parte hartu duten lasterkarientzat. Etxegaratera iristen ari ziren lasterkariei gaua nola joan den galdetu eta “hotza, haizea eta euria” aipatzen dituzte: “Gogorra; oso gogorra”. Jendea atzera egiten ikusita, bati baino gehiagori pasa zaio burutik bidean buelta hartu eta etxeratzea. Baina, aurrera segi dute bidean.
Ondo lokaztuta ari dira iristen Etxegaratera. Bertan, jan, dutxa bat hartu, arropaz aldatu…. eta atseden pixka bat hartzen ari dira gehienak, denbora gutxian bada ere.
Etxegaraten zeuden Gurutze Gorrikoek azaldu dutenez, bi lagun eraman behar izan dituzte ospitalera, horietako bat belaunean min hartuta, baina, “ez da aparteko ezer gertatu”.