Beasaindar taldea atzo, G2H proba hasi aurretik
Zailena pasa da. Ilunari euria eta lokatza gehitu zaizkio hainbat puntutan, eta Aralarko pasaera gogorra izan da lasterkari gehienentzat. Egunak argitu du eta korrikalariak azken txanpari helduta doaz, helmugara bidean. Ehunmiliak lasterketari dagokionean, Javi Dominguez doa lasterketaren buruan; ia 20 minutuko aldea atera dio Imanol Alesoni Amezketan. Dagoeneko Lizarrustitik ere pasa da Dominguez. Emakumezkoetan berriz, Silvia Trigueros doa aurrena, baina gertu du Jaione Sasieta.
Goierriko 2 Handiak probako korrikalariak berriz, laster hasiko dira Beasaingo helmugara iristen. Mutiloan batera pasa dira Pedro Etxeberria zumaiarra eta Iokin Garai oñatiarra. Juan Karlos Valdivielso beasaindarra 7. postuan doa. Emakumezkoen artean, Aitziber Osinalde legazpiarra doa aurrena.