Javi Dominguez gasteiztarrak irabazi du V. Ehunmiliak proba
http://youtu.be/igeub7B6zcY
23 ordu, 28 minutu eta 36 segundoko denborarekin, Ehunmiliaken V. edizioko garaile da Javi Dominguez gasteiztarra. Helmugara Palestinako banderarekin sartu da, eta helmugara irtisi denean atzera aldapan behera joan da, animatzera etorri zaizkion lagun eta familiartekoei kasu egitera. Dominguezek Ehunmiliak lasterketa irabazten duen bigarren aldia da aurtengoa. Lehena 2011 urtean irabazi zuen. Lehen aldi harren "oso ezberdina" izan da oraingoa berarentzat, "hura espero gabeakoa" zelako.
Ane Arrieta
Goierri
23 ordu, 28 minutu eta 36 segundoko denborarekin, Ehunmiliaken V. edizioko garaile da Javi Dominguez gasteiztarra. Helmugara Palestinako banderarekin sartu da, eta helmugara irtisi denean atzera aldapan behera joan da, animatzera etorri zaizkion lagun eta familiartekoei kasu egitera. Dominguezek Ehunmiliak lasterketa irabazten duen bigarren aldia da aurtengoa. Lehena 2011 urtean irabazi zuen. Lehen aldi harren “oso ezberdina” izan da oraingoa berarentzat, “hura espero gabeakoa” zelako.
Imanol Aleson azpitiarra izan da bigarrena. Ordu eta 20 minutuko aldearekin sartu da helmugan. Probaren erdi aldera arte biak bateratsu ibili badira ere, hankan izan duen arazo baten ondorioz, atzerapena izan du. Probaren bukaeran, eguraldia dela eta, “orain arteko bost edizioetan gogorrena” izan dela azaldu du Alesonek.
Hirugarren sailkatua, Iñaki Catalan, Alesonengandik ia 2 orduko tartera zetorren (azken erreferentzia San Adriangoa da). Emakumezkoetan berriz, Silvia Trigueros doa lasterketaren buruan. Orain arteko denborak ikusita, gaueko 22:00etatik aurerra espero dute helmugan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.