Pedro Etxeberria zumaiarra eta Iokin Garai oñatiarra izan dira azkarrenak G2H proban
http://youtu.be/jOwlX-TMZO4
Pedro Etxeberria zumaiarrak irabazi du aurtengo Goierriko 2 Handiak mendi lasterketa, 10:41:29eko denbora eginda. Hiru minutuko aldearekin iritsi da bigarrena, Iokin Garai oñatiarra. Gizonezkoen podiuma Nuno Mendez da Silva portugaldarrak osatu du. Hiru korrikalariek, proba "oso gogorra" izan dela azaldu dute, batez ere gaueko euriagatik eta Lizarrustitik Etxegaratera bidean izan duten behelaino itxiagatik; "hankak ere juxtu-juxtu ikusten nituen" azaldu du Etxeberriak.
Mendez da Silva (3.a), Etxeberria (irabazlea) eta Garai (2.a), Beasaingo helmugan
Pedro Etxeberria zumaiarrak irabazi du aurtengo Goierriko 2 Handiak mendi lasterketa, 10:41:29eko denbora eginda. Hiru minutuko aldearekin iritsi da bigarrena, Iokin Garai oñatiarra. Gizonezkoen podiuma Nuno Mendez da Silva portugaldarrak osatu du. Hiru korrikalariek, proba “oso gogorra” izan dela azaldu dute, batez ere gaueko euriagatik eta Lizarrustitik Etxegaratera bidean izan duten behelaino itxiagatik; “hankak ere juxtu-juxtu ikusten nituen” azaldu du Etxeberriak.
Lehen lau goierritarrak helmugan: Etxeberria, Valdibielso, Martin eta Garmendia
Laugarren postuan goierritar bat iritsi berri da helmugara, Juan Karlos Valdibielso beasaindarra (11:38:15). Beste goierritar batzuk ere iritsi dira helmugara: Igor Etxeberria legazpiarra (12:24:37), Joxi Garmendia ordiziarra (12:34:48) eta Angel Martin beasaindarra (12:34:53).
Emakumezkoetan, Aitziber Osinalde legazpiarra doa lehendabiziko postuan, baina oraindik ez da helmugara iritsi.
Ehunmilietan, Dominguez eta Aleson
Ehunmiliak lasterketan berriz, Javi Dominguez eta Imanol Aleson doaz aurreneko tokietan. Lizarrustin Dominguez pasa da aurrena, 15:08:04eko denborarekin. Alesonek 22 minutuko atzerapena darama. Hirugarrena Iñaki Catalan izan da; haren azken erreferentzia Amezketakoa da, ordea. Emakumezkoetan berriz, Silvia Trigueros doa aurrena, alde handiarekin.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.