Silvia Trigueros izan da Ehunmiliak lasterketan lehenengo emakumezkoa
Silvia Trigueros Abadiñoko (Bizkaia) korrikalaria izan da Ehunmiliak lasterketan helmugan sartzen lehenengo emakumezkoa: 28 ordu 48 minutu eta 23 segundo behar izan ditu lasterketa amaitzeko. Hunkituta sartu da helmugan, hiru semeak ondoan zituela. Sailkapen orokorrean 8. postuan iritsi da. Bigarren emakumezkoa, Elena Calvillo beasaindarra, azken kilometroak egiten ari da Koldo Agirre beasaindarrarekin batera.
Lehenengo emakumezkoa helmugara iritsi aurretik, 6. postuan, 28:19:08ko denborarekin, lehenengo goierritarra sartu da Loinazko San Martin plazako helmugan: Adur Mendizabal zaldibiarra da.