Bertako produktuen ekoizpena eta kontsumoa bultzatzeko hamalau proiektu adostu dituzte
Ormaiztegi, Gabiri, Ezkio-Itsaso, Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko baserri esparruko, merkataritza alorreko eta erakundeetako eragile ugariren artean Bertatik Bertara proiektua lantzen ari dira. Helburua bertako baserrietako produktuen ekoizpena eta kontsumoa sustatzea da. Orain, behin proiektuaren hirugarren fasean, eragile guztien onespena lortu duen hamalau egitasmo adostu dituzte.
Orain hirugarren fasea abiarazi dute. Bertatik Bertararen baitan lantzeko hamalau egitasmo-proiektu adostu dituzte. Proiektu horien artean baserritar taldea sortzea lehenetsiko dute. Josune Makaia Uggasako –Urola Garaiako Garapen Agentzia– teknikariaren hitzetan, «baserritarrak proiektu guztiaren ardatza dira, nahiz eta beste eragileekin sarean eta elkarlanean aritu beharko diren».
Aurreratu dituzten proiektuen berri bihar Goierriko Hitzan