
Aurkezpen ofiziala ekainean Donostian egin bazen ere, asteazken arratsaldean aurkeztu zuten Sare egitasmoa, dozenaka norbanako goierritarren aurrean. Joseba Azkarragak egungo egoera politikoaren inguruko anilisi bat egin, eta horren aurrean Sare bezalako sareak sortzeak duen garrantzia azaldu zuen.
Besteak beste, euskal preso eta iheslarien eskubideen errespetua exigitzeak bake eskenatokia sendotzeko oinarrizko ekarpena dela azaldu zuen eta beraien etxeratzeak gatazkaren konponbiderako ezinbesteko atala dela azaldu zien bertaratuei.
Irakurri Sare egitasmoaren inguruko informazio gehiago, hemen klikatuta.