Gari Garmendia pisu jaurtitzailea.
Asteburu honetan jokatuko da Valladoliden (Espainia) aire libreko pistako jubenilen Espainiako txapelketa. Parte hartzeko gutxieneko markak lortuta, Ordiziako Txindoki-Jaso Atletismo Taldeko lau atleta izango dira bertan. Nesketan Ainhoa Argandoña 100 metroko proban lehiatuko da finalean sartzeko asmoarekin; dominaren bat eskuratzen ere ahaleginduko da. Atletico San Sebastianekoekin 4×100 erreleboen proban ere lehiatuko da Argandoña. Dorleta Armendariz mailu jaurtiketan podiuma zapaltzeko asmoz doa Valladolidera.
Uxue Ibañezek eta Irati Zubizarretak, bestalde, lehen Espainiako txapelketa izango dute asteburu honetakoa. Ibañez 1.500 metrotan neurtuko da eta Zubizarretan oztopodun 2.000 metroko lasterketan. Finalean sartzen ahaleginduko dira biak.
Mutiletan, Gari Garmendia idiazabaldarra podiumera igotzeko asmoarekin doa Valladolidera. Pisu jaurtiketan eta Garmendiaren asmo berarekin arituko da Joseba Berasain ere. Adel Ben Miloud 800 metroko lasterketan lehiatuko da finalerako pasea lortzeko asmoz. Donostian aire librean egindako txapelketan 1:56:97 merka pertsonala lortu zuen Miloudek proba berean.