Gaur 22:00etatik aurrera, N1eko errei bat itxita egongo da, Beasain parean
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, gaur gaueko 22:00etatik aurrera HN-I errepidean, Beasain inguruan, GI-632ko lotunetik Lazkao eta Beasaingo loturara, lurzorua berritzeko lanak egiteko zirkulazioa errei bakarra izango da. N-I errepidean zirkulazioa desbideratuko da Beasain inguruan, 416,120 eta 420,330 kilometro puntuen artean, Gasteizko noranzkoan, zoruaren egitura berritzeko obrak egin behar direlako.
Obrak igandean amaituko dira 22:00etan. Ibilgailuak obra-gunearen muturretan egokituko diren erdibitzaileko pasabideetan barrena desbideratuko dira. Obrek zati hau hartzen dute: N I errepideko N-I-417-B eta N-I-419 lotuneen arteko zatia; GI-632 errepiderako eta Lazkao eta Beasainerako lotuneen arteko zatia, alegia. GI-632 errepideko lotunean (N-I-417-B) ez da inolako murrizketarik egongo, baina, Lazkao eta Beasainerako lotunean N-I errepideko sarrerako lerroa itxi egingo da Gasteizko noranzkoan. Beasaindik Gasteizeko noranzkoan N-I errepidera sartu nahi dutenek N-I-417-B lotunea edo Ordiziako hegoaldeko lotunea (N-I-420) erabili beharko dute.
Errepide horren ordez, beste hauek erabiltzea gomendatzen dute Herrizaingo Sailetik: AP-1, AP-8 eta A-15.