Hiru gizon atxilotu dituzte Idiazabalen, garabiak lapurtu izana leporatuta
Ertzaintzak hiri gizon atxilotu ditu Idiazabalen eta Ordizian, garabiak lapurtzea leporatuta; metalezko garabi horiek txatarra moduan saltzeko lapurtzen zituzten.
Asteazkenean eta ostegunean atzeman zituen ertzaintzak hiru gizonak. Asteazken goizean, Idiazablgo Mendigorria auzoko bizilagun baten deiak ohartarazi zuen ertzaintza. Gizon honek bere etxean hainbat pertsona garabiak lapurtu nahian zebiltzala adierazi zuen; ertzaintza iritsi zenean, metalezko garabi batzuk topatu zituen, kamio batean sartzekotan zeudela. Gainera, aurrez ere, hainbat joan-etorri eginak zituzten kamioarekin fundizio enpresa batera; guztira 24 material tona eramanak zituzten.
Ertzaintza iristean, bi lapurrek ihes egin zuten, eta bi lagun han geratu ziren. Azken horietako bat, kamioiaren gidaria zen; honek, lapurrk kontratatuta, garrailari lana egiten zuen, baina ustez ez zeukan lapurretarekin zerikusirik. Ihes egindako bi lapurrak ostegunean atxilotu zituen ertzaintzak Ordizian.
Lapur talde honek bereganatutako materialaren balioa 85.000 euro ingurukoa da.