Irizar enpresak 125. urteurreuna ospatzeko ekitaldia egin du
http://youtu.be/seQkZ3zA-Wk
Ormaiztegiko enpresak ekitaldia antolatu du, gaur, 125 .urteurrena ospatzeko, eta instalazio berriak inauguratzeko. Ekitaldian Irizar enpresako kideez gain, hainbat agintari izan dira, tartean, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Martin Garitano Ahaldun Nagusia. Halaber, Irizar familiako zenbait senid eta enpresako hornitzaileak eta kolaboratzaileak ere bertaratu dira Ormaiztegira.
Ormaiztegiko enpresak ekitaldia antolatu du, gaur, 125 .urteurrena ospatzeko, eta instalazio berriak inauguratzeko. Ekitaldian Irizar enpresako kideez gain, hainbat agintari izan dira, tartean, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Martin Garitano Ahaldun Nagusia. Halaber, Irizar familiako zenbait senid eta enpresako hornitzaileak eta kolaboratzaileak ere bertaratu dira Ormaiztegira.
Urte guzti hauetako historia gogora ekarri duen ekitaldia izan da goizekoa. Gorka Herranz kooperatibako presidenteak eta Jose Manuel Orcasitas Irizar taldeko zuzendari nagusiak enpresaren aurrean jarritako eskulturari estalkia kendu diote Urkullu eta Garitanorekin batera. Eskultura hori Irizarrentzat urteurren ekitaldirako bereziki diseinatua izan da.
Jarraian, laurek Irizarrek urte hauetan izan duen bilakaeraz, eta egun izaten ari den lorpenez hitz egin dute jendaurrean.
Hitzaldien ondoren, autobus enpresaren bilakera irudikatzeko Irizarrek urte hauetan fabrikatutako hamar autobusen desfilea egin dute. Hala, 1920ko autobusa izan da lehena, eta azkena, berriz, duela aste bete Donostian aurkeztutako i2e autobus elektrikoa. Jendea autobus ilarari so zegoen bitartean, Nerea Erauskin sopranoak abestu du. Erauskin, enpresaren atarian jarritako pantaila handian ikusi ahal izan dute lehenik bertaratuek; alabaina, autobus ilara bukatzerako, ekitaldirako prestatutako eskenatokian agertu da sopranoa, eta zuzenean ikusi eta entzun ahal izan dute Erauskinen emanaldia. Abestia bukatzean, urteurrenerako egindako globoak askatu dituzte.
Ekitaldia amaitzeko, agintariak eta kazetariak instalazio berriak ikustera joan dira; ondoren, gonbidatu guztiek jan-edana izan dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.