Ordiziako bigantxa-futbol txapelketa salatzeko elkarretaratzea egingo du Askekintzak
Santa Ana jaien egitarau ofizialaren baitan, El Albero zezenzaleen peñak antolatuta bigantxak eta kuadrilen arteko bigantxa-futbol txapelketa jokatuko da gaur arratsaldeko 17:30ean Ordizian. Ekitaldi hau dela eta, jai ikuskizunetarako animaliak erabiltzea salatzeko elkarretaratzea deitu du Askekintza elkarteak. 17:00etan elkartuko dira San Bartolomen.
Askekintza 2010ean Donostian animalien eskubideak defendatzeko sortutako taldea da. Uda honetan Festak ospatu, animaliak askatu kanpaina jarri dute martxan Gipuzkoan “animalien eskubideak errespetatzen dituzten festa eredu baten alde”. Uztailetik irailera bitarte Gipuzkoako jai nagusienetan ibiliko dira “animalirik gabeko fesetak eskatzeko elkarretaratzeak eta informazio banaketak eginez”. Udaletxeekin ere bilerak egingo dituzte “beraien festa politikan aldaketak proposatzeko”