Aristi, Robledo eta Torres doaz Ordiziako lasterketaren buruan
Ordiziako Klasikoak euripean baina bizi hasi du gaurko ibilbidea. Dagoeneko bigarren aldiz pasa dira txirrindulariak Ordiziako herrigunetik, eta hiru lagun doaz lasterketaren buruan: Mikel Aristi, Alvaro Robledo eta Albert Torres. Oraindik beste bi aldiz pasako dira Ordiziatik, eguerdiko 13:45 aldera, lehen txirrindulariak helmugara iritsi aurretik. Aurretik, ordea, aurtengo punturik beroena izango den Gaintzako aldapa ere igo beharko dute.
Goizeko 09:30ak puntuan zirela abiatu dira ehun txirrindulari Ordiziako irteera puntutik. Movistar taldeko Gorka Izagirre bertan da, 2010etan eta 2012an lortutako garaipena errepikatzeko prest. 170 kilometro egin beharko dituzte helmugara iristeko. Aurten ibilbide berrituarekin dator klasikoa. Ordiziatik abiatuta Abaltzisketatik eta Larraiztik barrena bost bira emango dizute. Azkeneko itzulian, Euskal Herriko Itzuliarekin ospea hartu zuen maldatik igoko dute Gaintza.
Omenaldia
Lasterteka hasi aurretik, Ordiziako Klasikoaren antolakuntzan urte asko eman zituen Jose Luis Irastorza Gainzerainen omendu dute. Emazteari eta bi alabei loreak eta argazkiekin egindako mural bat oparitu dizkiete.