http://youtu.be/Vm2EXPkLW6U Azken unean, Luis Leon Sanchezi aurre hartu eta helmugan sartzen lehena izan da Gorka Izagirre txirrindulari ormaiztegiarra, honekin hirugarren aldiz Ordiziako Klasikoa irabaziz. Helmugara gerturatu arte aurretik zihoazenen artean joan ez bada ere, azken kilometroetan indar hartu eta lehena iristea lortu du. Helmugan zituen lagun eta ezagunek pozarren egin dute txalo, hirugarren garaipena ospatuz.
Eitzagako San Gregorio kalea eta Esteban Orbegozo pasealekua lotuko dituen igogailuaren lanak «abenduaren 31rako» amaituko dituztela iragarri du Mikel Serrano Zumarragako alkateak. Igogailua Ispilla kiroldegiaren eta gasolindegiaren artean eraikiko dute. Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza lortu du udal gobernuak eta igogailua egiteko erabiliko duten diru saila 205.000 eurokoa da. Aste honetako osoko bilkurara eraman zuten gaia, eta igogailuaren proiektuak alderdi guztien babesa jaso zuen.
Ostadar mendi taldeko kideek irailean bi eguneko irteera egingo dute Frantziako Pirinioetan barna. Irailaren 13an abiatuko dira, eta larunbat horretan bertan Pene Pouri (2.587 metro) mendiaren gailurra joko dute. Igandean,
The post Frantziako Piriniotara joango dira Ostadarrekoak appeared first on Otamotz.
Goierri kirol elkarteak mendi bizikleta probaren 23. ekitaldia antolatu du irailaren 14rako. Bi ibilbide prestatu dituzte: bata 36 kilometrokoa eta bestea 24koa. Ibilbide luzeak 1.200 metroko desnibela du eta motzak
The post Izen ematea ireki dute Urretxuko mendi bizikleta martxan appeared first on Otamotz.
Odol emaileek uztaileko ateraldiak datorren asteartean egingo dituztela iragarri dute. Ateraldiei 17:15ean ekingo badiete ere, txandak hartzeko zenbakiak aurretik banatuko dituzte. Ateraldien aurretik tentsioa neurtuko diete emaileei eta ondoren mokadutxoa
The post Uztaileko odol-ateraldiak asteartean egingo dituzte appeared first on Otamotz.