San Gregorio eta Orbegozo lotuko dituen igogailua abendurako amaituko dute
Eitzagako San Gregorio kalea eta Esteban Orbegozo pasealekua lotuko dituen igogailuaren lanak «abenduaren 31rako» amaituko dituztela iragarri du Mikel Serrano Zumarragako alkateak. Igogailua Ispilla kiroldegiaren eta gasolindegiaren artean eraikiko dute. Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza lortu du udal gobernuak eta igogailua egiteko erabiliko duten diru saila 205.000 eurokoa da. Aste honetako osoko bilkurara eraman zuten gaia, eta igogailuaren proiektuak alderdi guztien babesa jaso zuen.
Eitzagako San Gregorio kalea eta Esteban Orbegozo pasealekua lotuko dituen igogailuaren lanak «abenduaren 31rako» amaituko dituztela iragarri du Mikel Serrano Zumarragako alkateak. Igogailua Ispilla kiroldegiaren eta gasolindegiaren artean eraikiko dute.
Eusko Jaurlaritzaren diru laguntza lortu du udal gobernuak eta igogailua egiteko erabiliko duten diru saila 205.000 eurokoa da. Aste honetako osoko bilkurara eraman zuten gaia, eta igogailuaren proiektuak alderdi guztien babesa jaso zuen.
2017ra arte indarrean egongo den Euskara Biziberritzeko Planaren alde ere bozkatu zuten alderdi guztiek osoko bilkuran . Transmisioari erreparatuko diotela, eta euskara kirol esparruan eta administrazioan sustatu nahi dutela esan zuen Vicky Badillo euskara zinegotziak.
Bilduko Montse Garciak egungo egoeraren diagnostiko bat faltan sumatu dutela adierazi zuen: «Hizkuntza irizpidearen gaiari heldu behar zaiola uste dugu». Badillok arrazoia eman zion Garciari, eta honela erantzun: «Lanean ari gara irizpideak txertatzeko modu egokiena ebazteko».
The post San Gregorio eta Orbegozo lotuko dituen igogailua abendurako amaituko dute appeared first on Otamotz.