Santa Ana eguna ari dira ospatzen Ordizian
Goizaldeko danborradaren ondoren, eta bihar kuadrillen eguna izango dela kontuan hartuta, Santa egun lasaia da gaurkoa Ordizian. Mezaren eta prozesioaren ondoren, 12:15ean, hainbat udal agintarik soka dantza egin dute Plaza Nagusian. Oraindik ere goizaldeko danborradan parte hartutakoak ikusten dira han eta hemen. Jarraian, Irungo Musika Bandaren kontzertua izan da leku berean.
Arratsaldean, berriz, pilota partiden txanda izango da. Beti Alai pilotalekuan 18:00etan, profesionalen bi partida izango dira. Batetik, Aritz Lasa – Tolosa Jaka – Rezustaren aurka lehiatuko dira. Bestetik, Xala – Zabaleta Ezkurdia – Zubieta ariko dira nor baino nor.
Bihar Santanazaleen eta kuadrillen eguna
Egun handia izango da biharkoa: Santanazaleen eta kuadrillen eguna. Ordiziako ezkonberriek urteroko tradizioa berreskuratuko dute beste behin ere. Biharko eguna, bete-betea izango da
• 10:00. Ordiziako Txistularien goiz eresia.
• 11:00. Santanazaleen meza parrokian.
• 12:00. Santanazaleen ohiko esku dantza Plaza Nagusian.
• 13:00. Kuadrillen irteera.
• 18:00. Junior mailako bigantxa-futbol txapelketa, San Bartolome auzoan.
• 19:30-21:00. Haur dantzaldia Egan taldearekin, Plaza Nagusian.
• 21:00. Kalejira Beti Argi bandarekin.
• 23:30-02:00. Disko parranda, Domingo Unanue plazan.
• 00:00-02:30. Egan taldearen dantzaldia.