Azurmendi hirugarren gelditu zen Mendaron
Aurreikuspenak hautsiz, larunbatean Mendaroko lehenengo mailako aizkolari txapelketan, Mikel Larrañaga gazte azpeitiarra izan zen lanak egiten lehena, 34 minutu eta 25 segundoan; Joxe Mari Olasagasti bigarren, 35 minutu eta 34 segundoan; eta Iñaki Azurmendi beasaindarrak hirugarren postua lortu zuen lanak 37 minutu eta 25 segundoan amaituta, Otaegiren aurretik. Otaño lesionatu egin zen.