Urretxuko eta Zumarragako Harrera elkarteak San Joan eta Santa Isabel jaietan saldutako txartelen zozketa egin du Antion, eta Ina Odriozola zumarragarrari egokitu zaio lehenengo saria –argazkian Antion saria jasotzen–. Bigarren zenbaki sarituaren jabea ez da orain artean agertu. Bigarren zenbaki saritua 55.133 da eta ordezkoa 53.799. Abuztuaren 15era arte irekita egongo da saria jasotzeko epea 680 16 30 19 telefonora deituta.
Zumarragako Zelai Arizti kultur etxea ostiralean, abuztuak 1, itxiko dute eta abuztuaren 31 bitartean itxita egongo da. Kultur etxeko zerbitzu guztiak ere etengo dituzte udako oporraldia dela eta; udal liburutegi
The post Zelai Arizti kultur etxea itxita egongo da abuztuan appeared first on Otamotz.
Zelai Arizti kultur etxean antolatzen dituzten ikastaroek ez dute aldaketarik izango datorren ikasturtean. Irailetik aurrera oinarrizko sukaldaritza ikastaroa eskainiko du Juanma Hurtadok, adimen emozionalarena Maite Pradak eta zeramika ikastaroei jarraipena
The post Sukaldaritza, zeramika eta emozioen tailerrak irailean appeared first on Otamotz.
Urretxuko Udalak abuztuan Auzobusaren zerbitzua murriztea erabaki du, herritar askok oporrak herritik kanpo pasako dituztela eta. Herrigunea eta Santa Barbara, Mundo Mejor eta Aparizio auzoak lotzen dituen autobusak abuztuko lehen
The post Auzobusa, abuztuko lehen eta azken astean appeared first on Otamotz.
http://youtu.be/HICPIsAMj5s Kalakan Ipar Euskal Herriko musika hirukoteak Antioko 31. Musikaldian joko du. Kontzertua bere lagun talde gisa izendatu duenarekin egingo du: Kalakan&Friends. Irailaren 13an, taldearen ikuskizuna grabatuko du Zumarragako ermitan, eta handik ateratako materiala hurrengo single-a munduan barrena aurkezteko erabiliko dute. Horrenbestez, Antioko baseliza ezagutzera emango dute nazioartean.
Urretxuko Santa Anastasia jaien antolaketa lanak aurrera doaz. Hirugarren bileraren ondoren, hip-hop jaialdi bat egongo dela eta goizeko Euskal Jaia behi-aziendei buruz izango dela jakinarazi dute. Hurrengo bilera irailean egingo dute. Hirugarren bileran Euskal Jaiari buruz hitz egin zuten batez ere, baina eragile ezberdinen arteko koordinazioaz ere mintzatu ziren.