Basherri Eguna irailaren 28an izango da Lazkaon
Lazkaoko Udalak hirugarren urtez Basherri Eguna antolatuko du, irailaren 28rako. Herriko nekazarien produktuen azoka, eta baserrietako lanabesen, animalien zein lanbideen erakusketak egongo dira, plazan. Aurreko ekitaldietako «antzeko egitaraua» izango du. Izena emateko aukera zabaldu dute; irailaren 4a da azkeneko eguna, udaletxean. Egun horretan bilera egingo dute, 19:00etan, festa zehazteko.