Goizeko Euskal Jaia behi-aziendei buruzkoa izango da
Urretxuko Santa Anastasia jaien antolaketa lanak aurrera doaz. Hirugarren bileraren ondoren, hip-hop jaialdi bat egongo dela eta goizeko Euskal Jaia behi-aziendei buruz izango dela jakinarazi dute. Hurrengo bilera irailean egingo dute. Hirugarren bileran Euskal Jaiari buruz hitz egin zuten batez ere, baina eragile ezberdinen arteko koordinazioaz ere mintzatu ziren.
Urretxuko Santa Anastasia jaien antolaketa lanak aurrera doaz. Hirugarren bileraren ondoren, hip-hop jaialdi bat egongo dela eta goizeko Euskal Jaia behi-aziendei buruz izango dela jakinarazi dute. Hurrengo bilera irailean egingo dute.
Hirugarren bileran Euskal Jaiari buruz hitz egin zuten batez ere, baina eragile ezberdinen arteko koordinazioaz ere mintzatu ziren. Hala, Olinpiada ordu erdi aurreratuko dute (desfilea 21:30ean hasiko da eta jokoak 22:00etan), ekitaldi hau gauerdian hasiko den hip-hop jaialdiarekin uztartzeko. Jaialdia Gernikako Arbola plazan egingo dute eta bertako eta kanpoko taldeek parte hartuko dute.
Asteleheneko ekitaldiez ere hitz egin zuten. Sokatira eta jokoak bi ekimen ezberdin izango dira. Jokoen antolaketaz, iaz bezala, txosna batzordea antolatuko da. Kuadrillei laguntza eskatuko diete.
Euskal Jaiari dagokionez, goizeko jaialdia 11:30ean hasiko da. Aurtengo gai monografikoa behi-aziendak izango da.
Bestalde, gazteek karrozeroen bazkariari baiezkoa eman diote. Aurten, kuadrillak arduratuko dira bazkaria egiteaz eta zerbitzatzeaz. Bukatzeko, karroza desfileari buruz ere hitz egin zuten.
Ekitaldia arinagoa egiteko proposamenak jaso zituzten, baina azken urteetako formula errepikatzea erabaki zuten, eraginkorrena delakoan. Iazko moduan, aurten ere mugikorren bidez egingo dute koordinaketa.
The post Goizeko Euskal Jaia behi-aziendei buruzkoa izango da appeared first on Otamotz.