Kartelentzat oholak jarri dituzte bost tokitan
Ekitaldien berri emateko eta herriko informazioa iragartzeko bost ohol bereizi jarri ditu Lazkaoko Udalak, herri gunean. Hirigoien 10 atari parean, plazako frontoiaren ezker hormaren atzean, Elosegi 17an, Aresoko parkean eta Santa Madalena 5ean daude oholak. Horien erabilera eta arauak finkatzeko, udako oporren ondoren bilera bat egingo dute herriko taldeetako ordezkariekin.