Legazpiko ikastaroetan izena emateko epea
Marrazketa eta pintura, taila, eskulan, joste eta zeramika ikastaroak antolatu dituzte. Ikastaro hauek guztiak oporren ondoren hasiko dira. Parte hartu nahi dutenek kultur etxera jo behar dute izena ematera. Marrazketa eta pintura ikastaroko izen-ematea zabalik da, taila ikastarokoa irailaren 1ean irekiko da eta eskulan, joste eta zeramika ikastaroetakoa irailaren 8an irekiko da.