Uiduiko txabola aurrean mahai berria jarri dute
Enirio-Aralar Mankomunitateko Uiduiko txabolaren aurrean mahai berria dago, aurreko asteaz geroztik. Felix Arruabarrena eta Juan Garmendia zaldibiarrek egin dute, eta lagun artean eraman zuten aurreko ostegunean. Hamalau lagunentzat tokia du, eta txabolaren itxituraren barruan dagoen arren, erabilera publikoa du.
«Lehen txabola barrurako egin genituen mahaiak. Kanpoan ere behar zela, eta biok egin dugu. Jarri eta bertan bazkaldu genuen, aurrekoan», kontatu du Garmendiak. Nahiz eta txabola mankomunitateko lurretan dagoen, Zaldibiako herriarena da txabola. Jende asko joan ohi da, otorduak egin eta gaua pasatzera. Uztailean, adibidez, haurrak ere egon dira, udako aisia jarduera modura. Hamalau ohaxka daude.
Mahai egin duten zaldibiarrak eta kokatzen lagundu zietenak, ostegunean, Uiduin (Argazkiak: Ibon Errazu).