Abuztuaren 4an Legazpiko Aizkorri kaleko obren bigarren fasea hasiko da
Abuztuaren 4an hasiko da Legazpiko Aizkorri kaleko obren bigarren fasea. Udalak kalea altuera berean jarriko du, argiteria berrituko du eta oinezkoek eta bizikletek lehentasuna edukiko dute. Obrak hiru fase izango ditu eta lauzpabost hilabetetan bukatzea espero dute. Bigarren fase honek ere trafikoan eragina izango du. Horra hor aparkatzeko eta zirkulatzeko mugak.
Aizkorri kaleko obrak, 2. fasea