Ez dira egun gutxi bidegorriko zubietan, Urretxuko eta Zumarragako hirigunean bertan, oinezkoak geratu eta adi-adi errekara begira geratzen zirela. Urola errekan Mikel Hurtado (Urretxu, 1971) arrantzan ari zen, gomazko bota berdeak jantzita, eta euli-arrantzak berezkoak dituen soka luzeko kanabera eskuan zuen. Amuarrainak arrantzatzen ditu Urola errekan, amua bota, eta behin irensten dutenean eskuetan hartzearekin batera aske uzten ditu berriro. Heriotzarik gabeko arrantza egiten du Hurtadok.
Ikasleek ia hiru hilabeteko oporraldia dute, baina uztailean behintzat Legazpi, Urretxu eta Zumarragako nerabeek ez dute aspertzeko astirik eduki. Izan ere, Urretxu eta Zumarragako Gazte Bidean zerbitzuak eta Legazpiko nerabe zerbitzuak hamaika ekitaldi antolatu dute. Azken ekintzak joan zen astean egin zituzten eta arduradunek balorazio positiboa egin dute.