Aldata Goena lorategian sartu ziren lapurrak atxilotu ditu Guardia Zibilak
Guardia Zibilak industria-nabeetan, bulegoetan zein etxebizitzetan lapurretak egiten zituen talde bateko sei lagunak atxilotu ditu Huelvan (Andaluzian). Granadan, Sevillan, Cordoban, Malagan, Almerian, Huelvan eta Gipuzkoan 25 lapurreta egin dituztela uste du poliziak; tartean, Segurako Aldata Goena lorategikoa. Taldea oso arriskutsua dela iritzita, gaizkileak neutralizatzeko Guardia Zibilaren talde bereziak hartu du parte atxiloketan.
Normalean, gauez egiten zituzten lapurretak, eta ostutako gauzak garraitzeko ere lapurtutako ibilgailuak erabiltzen zituzten. Gainera, zenbait kasutan, polizia uniformeak jantzita egin zituzten lapurretak. Segurako Aldata Goena lorategira Guardia Zibil txalekoak jantzita bertaratu ziren. Behin baserrira sartuta, etxekoak lotu, eta etxean zeukaten dirua ostu zieten.