Bi gerriko beltz lortu dituzte Goierrin
Uztailaren 18an, 19an eta 20an Beasaingo Antzizar kiroldegian kenpoko azterketak egin zituzten Shorinji Kenpo eskolako kideek. Goierri osoko 60 lagun inguruk parte hartu zuten eta horietatik bik gerriko beltza lortu zuten. Beasain, Lazkao, Ordizia, Idiazabal eta Zumarragan egiten dituzte kenpoko ikastaroak eta irailetik aurrera, berriro martxan hasiko dira. Beasainen kasuan, udalarekin duten akordioarekin jarraituko dute.