Estanda Ordizia urteko "talde arrakastatsuen" artean
2013-2014 ikasturtean arrakasta izan duten euskal klub eta kirolariei harrera egin zien atzo arratsaldean Ajuria Enean Iñigo Urkullu lehendakariak eta Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak. Tartean, Estanda Ordizia emakumezkoen areto futboleko jokalariak eta entrenatzaileak izan ziren pasa berri den denboraldian lehen mailara igoera lortu dutelako.
Harreran izan ziren baita ere Sochiko Neguko Olinpiar Jokoetan hainbat modalitatetan parte hartu duten kirolariak, baita beren kiroletan kategoria gorenera iritsi diren beste hainbat klubetako ordezkariak ere. Emakumezkoen futbol salako Eibar, KE, eta Bilbao Futbol Sala zeuden bertan; baita emakumezkoen saskibaloiko Gernika Bizkaia ere.