Organo jaialdian bi saio izango dira asteburuan
Organo Barrokoaren Ataungo VIII. Nazioarteko Jaialdian, igandean Ana Aguado organo-jotzaileak joko du. Astelehenean, organo erromantikoaren 31. Nazioarteko Ikastaroa Ataunera ekarriko dute, Maximo Aierbek eta Esteban Elizondok aurkeztuta. Jaialdia abuztuaren 12an bukatuko da, Gerardo Rifon organista, Ainhoa Zubillaga mezzosopranoa eta Xabier Anduaga tenorea elkartuta. Donostiako Musika Hamabostaldian sartu dituzte abuztuko saioak. Saioak San Martin elizan 18:30ean dira.