Herri baratzeen erabilera erakusteko festa egingo dute Legorretan, bigarren urtez
Legorretan hiru-bat urte badira udalak herri baratzeak hartzeko eta lantzeko aukera eman ziela herritarrei. Sustraitu da zerbitzu horren erabilera, eta iaz hasitako bideari jarraituz, aurten ere festatxo bat egingo dute, iraileko bigarren asteburuan, herri baratzeak nola dauden, zer barazki ateratzen dituzten eta zer funtzio betetzen duten erakusteko.
Barazki Festa antolatzeko, bihar bilera antolatu du udalak. 19:00etan elkartuko dira, baratzeetan bertan.