Jose Danielek irabazi du XXXIII. Beasain Proba
Pasa den larunbatean jokatu zen Beasain Proba Jose Daniel txirrindulariak irabazi zuen, helmugara Miguel Angel Ballesteros eta Jaume Suredaren aurretik sartuz. Izena emanda zeuden 197 txirrindularietatik 117k lortu zuten helmugara iristea, eta hiru txirrindulari Zumarragako ospitalera ere eraman behar izan zituzten. 117,5 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten txirrindulariek Nafarroa etorbidean hasi eta leku berean amaituz, tartean Liernia, Atagoiti eta Olaberriko gainetatik igaroaz.
Proba hau, XXXIII. Beasain Proba izateaz gain, Mundial aurreko Gipuzkoako Klasikoa ere bazen, eta ohi bezala, Beasaingo Loinaz Txirrindulari Elkarteak antolatu zuen.