TAOa martxan da Beasainen. Laster aldaketak egiten hasiko dira
Abuztuko geldialdiaren ostean, gaurtik martxan da berriro TAO sistema. Aurrez bezala, orain ere 09:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara bitartean egongo da TAOa, eta larunbatetan, 09:00etatik 13:00etara.
Ekainaren 19an egin zen Beasaingo udaleko udalbatzan TAOaren zenbait aldaketa onartu ziren Bildu, PSE-EE/PSOE eta Aralarren onespenarekin. Aldaketa hauek onartzeko erreklamazio epea bihar amaitzen da. Gero, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean agertuko dira aldaketak eta orduan aurreikusten du udalak aldaketak egiten hastea. Aldaketa horien artean leudeke, osasun zentroko aparkalekuan 40 plaza egokitzea (sektore marroikoak), Erauskin kalea 2ko egoiliarrek arratsaldez aparkatzeko aukera izatea egoiliar txartelarekin, Zazpiturrieta kalea bere osotasunean txertatzea TAO sisteman (egoiliar txartela erabiltzeko aukerarekin) eta sektore barruan denbora igaro ondoren, ibilgailua tokiz aldatu egin beharko da eta ezin izango da sektore berdinetara bueltatu bi ordutan. Erabaki hauek Udal Antolakuntza Batzordeak hartu zituen Udaltzaingoek eginiko txostena ikusirik eta berau aztertu ondoren.